234. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

52/2019 EBAZPENA, azaroaren 18koa, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak emana, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuetako zuzendarien esku uzten dituena zenbait eskumen.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 11. artikuluan xedatutakoarekin bat, Foru Administrazio Publikoko organoek zilegi dute esleituta dituzten eskumenen erabilera kasuko administrazioko maila bereko edo txikiagoko beste organo batzuei eskuordetzan ematea, hierarkikoki beren menpe ez badaude ere.

Artikulu horrek ezartzen duenez, halaber, eskumenak noiznahi eskuordetu eta errebokatu daitezke, organo eskuordetzaileak onetsiko du eskuordetza, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Ezartzen du, halaber, eskuordetza baten bidez ematen diren administrazio egintza eta ebazpenetan inguruabar hori azaldu beharko dela berariaz eta, ondorio guztietarako, organo eskuordetzaileak emanak balira bezala hartuko direla.

Zuzendaritza Nagusiaren jardueren garapenean beharrezkoak diren eraginkortasuna eta azkartasuna lortzeko, egokitzat jotzen da zerbitzuetako zuzendarien esku uztea Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiari dagozkion zenbait eskumenen erabilera.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariaren esku uztea indarreko legeek Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiari esleitzen dizkioten honako eskumen hauen erabilera, industriaren, azpiegitura energetikoen eta meategien arloetan:

a) Profesionalei energiaren, meategien eta industria segurtasunaren arloko egiaztagiriak eta baimenak ematea.

b) Meategietan hauts-laginak murrizteko baimena.

c) Meatze-eskubideak eskualdatzeko baimena.

d) Meategiko jardueretan lanen planak onestea.

e) Instalazio elektrikoen eta gas-instalazioen arloko baimenak, garraio lineak edo sareak izan ezik.

f) Ibilgailuen katalogazioa.

g) Produktu galkorrak lurreko garraioaren bidez tenperatura kontrolatuan garraiatzen dituzten ibilgailu berezien gaineko ziurtagiriak ematea.

h) Zentro teknikoak eta tailerrak baimentzea takografoen eta abiadura-mugagailuen arloetan aritzeko.

i) Neurri alternatiboak eta arau tekniko baliokideen erabilera baimentzea, berariazko arauek aukera hori ematen dutenean.

j) Zerbitzuak tramitatzen dituen dirulaguntzen ordainketa, itzulketa eta horiek kobratzeko eskubidearen galera.

k) Arau-hauste arin eta larriengatik irekitzen diren zehapen prozedurak hastea eta ebaztea, energiaren, meategien eta industria segurtasunaren arloetan.

2. Trantsizio Energetikoaren Zerbitzuko zuzendariaren esku uztea zerbitzu horrek tramitatutako dirulaguntzen ordainketa, itzulketa eta horiek kobratzeko eskubidearen galera, indarreko legeek Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiari esleitzen baitiote.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko azaroaren 18an.–Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

Iragarkiaren kodea: F1914683