234. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

162/2019 FORU AGINDUA, azaroaren 11koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluko kideak izendatzen dituena.

Ekainaren 18ko 50/2007 Foru Dekretuak Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseilua arautzen du.

Kide batzuentzat, zehazki profesionalen elkargoen ordezkarientzat eta gizarte zerbitzuen arloko ekimen pribatuko entitateen ordezkarientzat, 4 urteko agintaldia ezartzen du. Aldi hori agortu aurretik, hautagaitzak aurkezteko epe bat finkatu behar da, bai eta, beharrezko izatekotan, bozkatzeko eguna ere.

Eskubide Sozialetako kontseilariaren urriaren 2ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez, hautagaitzak aurkezteko epea eta, beharrezko izatekotan, bozketa eguna ezarri ziren Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluko bokal batzuk izendatzeko proposamenerako, foru dekretuan finkatutako profesionalen elkargoak eta foru dekretuan zehaztutako sei arloetako gizarte zerbitzuen arloko ekimen pribatuko entitateak ordezkatzeko.

Hautagaitzak aurkeztu ziren, eta, beharrezkoa izan denean (arlo batzuetan), bozketa egin da. Horrez gain, proposamena egin da profesionalen elkargoetarako aurkeztutakoen artean; beraz, bidezkoa da ordezkari horiek izendatzea hurrengo lau urteetarako.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioan eta Eskubide Sozialetako Departamentuan bertan izandako aldaketak direla-eta, beharrezkoa da kide berriak izendatzea.

Horrenbestez, ekainaren 18ko 50/2007 Foru Dekretuak eta Eskubide Sozialetako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 268/2019 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Honako pertsona hauek Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluko kide izendatzea hurrengo lau urteetarako:

Eskubide sozialen arloko ekimen pribatuko entitateak ordezkatuz:

–Ascensión Muñoz Vizcay andrea, Kamira Sociedad Cooperativak izendatua, familia arloan; María León Huete andrea haren ordezkoa izanen da.

–Juan José San Martín Baquedano jauna, Gurutze Gorriak izendatua, hirugarren adina eta migrazio arloetan; Marta Urdánoz Zabalza andrea haren ordezkoa izanen da.

–Helena Gallego García andrea, ANFASek izendatua, desgaitasun arloan, María Carmen Barbería Merino haren ordezkoa izanen da.

–Amaia Leránoz Madariaga andrea, Pobreziaren eta gizarte-bazterketaren kontrako Nafarroako sareak izendatua, gizarte-bazterketa arloan; Gara González Santana haren ordezkoa izanen da.

–Francisco Javier San Martín Arbilla jauna, Ilundain Fundazioak izendatua, adingabetasun arloan.

Profesionalen elkargoak ordezkatuz:

–Gonzalo Reguera Zaratiegui jauna, Soziologia eta Politologiako Profesionalen Elkargoaren ordezkaria; María Ibarrola Lostale andrea haren ordezkoa izanen da.

–Julio Martín Vidaurre Ruiz jauna, Gizarte Laneko Elkargo Ofizialaren ordezkaria; M.ª Antonia González Albero haren ordezkoa izanen da.

–Manuel Martín Carrasco jauna, Medikuen Elkargo Ofizialaren ordezkaria.

2. Honako pertsona hauek Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluko kide izendatzea:

Gizarte zerbitzuen arloko departamentu eskuduna ordezkatuz:

–Inés Francés Román andrea, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako zuzendari kudeatzailea.

–Andrés Carbonero jauna, Babes Sozialaren eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusia, Kontseiluko lehendakariorde izanen dena.

–Luis Campos Iturralde jauna, Errealitate Sozialaren Behatokiaren eta Gizarte Politiken Plangintzaren eta Ebaluazioaren zuzendari nagusia.

–Dolores Gutiérrez Urrestarazu andrea, Oinarrizko Laguntzaren eta Gizarte Inklusioaren Zerbitzuko zuzendaria.

–Inés Jiménez Muro andrea, Diru-sarreren Bermearen eta Garapenerako Lankidetzaren Zerbitzuko zuzendaria.

Eva Istúriz García andrea, Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendaria den aldetik.

Etxebizitza, osasun, enplegu, hezkuntza eta ekonomia arloetan eskumenak dituzten departamentuak eta immigrazio arloa ordezkatuz:

–Eneko Larrarte Huguet jauna, Etxebizitzako zuzendari nagusia.

–Carlos Artundo Purroy jauna, Osasuneko zuzendari nagusia.

–Miriam Martón Pérez andrea, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea.

–María Jesús Cortés Itarte andrea, Hezkuntza Departamentuko Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzuko zuzendaria.

–Begoña Urrutia Juanicotena andrea, Aurrekontuen, Ondarearen eta Politika Ekonomikoaren zuzendari nagusia.

–Patricia Ruiz de Irizar andrea, Migrazio Politiketako zuzendari nagusia.

Toki entitateak ordezkatuz:

–Juan Carlos Castillo Ezpeleta jauna, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatua.

–Yolanda González García andrea, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatua.

–Óscar Bea Trincado jauna, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatua.

Cristina Iribarren Gasca andrea, Nafarroako Pertsona Helduak Tutelatzeko Fundazioko zuzendari kudeatzailea den aldetik.

3. Eskubide Sozialetako kontseilariaren azaroaren 13ko 234/2015 Foru Aginduaren bidez izendatutako gainerako bokalen izendapenek indarra mantenduko dute, haien kasuan izendapen berria proposatu ez baita. Izan ere, foru agindu horren bidez Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluko kideak izendatu ziren.

4. Ekainaren 18ko 50/2007 Foru Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, departamentuko titularra izanen da Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluko lehendakaria, eta departamentuko idazkari tekniko nagusia, berriz, Kontseiluko idazkaria.

5. Ondoriorik gabe uztea Eskubide Sozialetako kontseilariaren azaroaren 13ko 234/2015 Foru Aginduaren bidez egindako izendapen batzuk, hain zuzen foru agindu honetan izendapen berria izan duten karguenak. Izan ere, foru agindu horren bidez Nafarroako Gizarte Ongizatearen Kontseiluko kideak izendatu ziren.

6. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko azaroaren 11n.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, M.ª Carmen Maeztu Villafranca.

Iragarkiaren kodea: F1914566