233. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Hiri-jarduketarako plan berezia Alde Zaharrean. Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2019ko azaroaren 15eko 165. Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi hau: Cabanillasko Arau Subsidiarioen hirigintza antolamendu xehatuko determinazioen aldaketa puntuala, Alde Zaharrean.

Hilabete bat egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, nahi dutenek azter dezaten eta, epe horretan, egoki iruditzen zaizkien alegazio eta oharrak egin ditzaten.

Cabanillasen, 2019ko azaroaren 15ean.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L1914626