233. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABANILLAS

Hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko 322. lurzatian. Hasierako onespena

Cabanillasko Udalak, 2019ko azaroaren 12ko 160. Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan berezi hau: Cabanillasko Arau Subsidiarioen hirigintza antolamenduko determinazio xehatuen aldaketa puntuala, 2. poligonoko 322. lurzatian.

Hilabete bat egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, nahi dutenek azter dezaten eta, epe horretan, egoki iruditzen zaizkien alegazio eta oharrak egin ditzaten.

Cabanillasen, 2019ko azaroaren 12an.–Alkatea, Gustavo Rodríguez Aguado.

Iragarkiaren kodea: L1914517