233. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA

Beramendiko 1. poligonoko 44. lurzatiaren kudeaketako hirigintza-hitzarmena. Hasierako onespena

Alkatetzaren azaroaren 15eko 153/2019 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zen Gaztandegi Dorrea SL kudeaketako hirigintza-hitzarmena, zeinak zehazten baititu Beramendiko 1. poligonoko 44. lurzatiaren garapenerako baldintzak, aldaketa egituratzailearen tramitazioaren barrenean, Beramendin jarduera ekonomikoen eremua sortzeko.

Argitara ematen da, hirigintza-hitzarmen hori jendaurrean egon dadin hogei egun baliodunean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Basaburuan, 2019ko azaroaren 15ean.–Alkatea, Esther Lakasta Perez Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L1914638