233. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

1/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 209. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 22an, 2019ko aurrekontuaren 1. aurrekontu-aldaketa hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egindako aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Kreditu berezia

GASTUEN partida:

1690 69200.–Abeltzaintzako toki azpiegiturak. Zenbatekoa: -34.000,00 euro.

DIRU-SARREREN partida:

Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza eta Telxius-ekin lankidetza: 34.000,00 euro.

Eritzen (Atetz), 2019ko azaroaren 15ean.–Alkatea, Josemari Larrañegi Tirapu.

Iragarkiaren kodea: L1914642