233. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OIBAR

Xehetasun-azterketa, 7. poligonoko 437. lurzatian. Hasierako onespena

Oibarko Udalak, Alkatetzaren 2019ko azaroaren 11ko 196/2019 Ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea xehetasun-azterketa 7. poligonoko 437. lurzatiko lerrokadurak aldatzeko, Sergio Elarre Domeñok sustaturik.

Uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74.b artikuluan ezarritakoarekin bat (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Era berean, udalaren iragarki-taulan argitaratuko da.

Oibarren, 2019ko azaroaren 14an.–Alkatea, Aritz Burguete Blasco.

Iragarkiaren kodea: L1914625