233. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA

Xehetasun-azterketa UE-C unitatean. Hasierako onespena

Zubietako Udalak, 2019ko azaroaren 12an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea UE-Cko lerrokadurak doitzeko xehetasun-azterketa, David Juanicorena jaunak sustatua.

Espedientea jendaurrean jarriko da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta bitartean interesdunen eskura egonen da, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatua aplikatu beharrez.

Zubietan, 2019ko azaroaren 15ean.–Alkatea, Ernesto Domínguez Olea.

Iragarkiaren kodea: L1914620