233. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA

Birzatitzeko proiektua UE-C unitatean. Hasierako onespena

Zubietako Udalak, 2019ko azaroaren 12an egindako osoko bilkuran, hasierako onespena eman dio UE-Cko birzatitzeko proiektuari, David Juanicorena jaunak sustatuari.

1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz (Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina), espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan, egokitzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan.

Zubietan, 2019ko azaroaren 15ean.–Alkatea, Ernesto Domínguez Olea.

Iragarkiaren kodea: L1914619