233. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUBIETA

Hirigintza-hitzarmena, UE-C unitatearena. Hasierako onespena

Zubietako Udalak, 2019ko azaroaren 12an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasierako onespena ematea UE-Cko unitatearen hirigintza hitzarmenari, David Juanicorena jaunarekin sinatu beharrekoari.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren (uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretua) 25. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek bidezko iruditzen zaizkien oharrak edo alegazioak aurkez ditzaten.

Zubietan, 2019ko azaroaren 15ean.–Alkatea, Ernesto Domínguez Olea.

Iragarkiaren kodea: L1914618