233. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Udal planaren egiturazko aldaketaren hasierako onespena, Elkanoko 8. eremuko 76, 116 eta 117 lursailei eragiten diena. Lursail horiek UC-25 unitatekoak eta Elkano-Ibiriku-Egues AR-3 banaketa eremukoak dira

Idazki honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, ohiko saioan bildurik, 2019ko azaroaren 5eko osoko bilkuran onetsi zuela Udal planaren egiturazko aldaketaren hasierako onespena, Elkanoko 8. eremuko 76, 116 eta 117 lursailei eragiten diena. Izan ere, lursail horiek UC-25 unitatekoak eta Elkano-Ibiriku-Egues AR-3 banaketa eremukoak dira.

Interesdun orok aukera izanen dute espedientea kontsultatzeko, eta, hala nahi izanez gero, behar diren alegazioak aurkezteko, betiere iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren hogeita hamar egun naturaleko epean.

Sarrigurenen, 2019ko azaroaren 12an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L1914473