233. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ALTSASUKO, OLAZTIKO ETA ZIORDIKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Deialdia, gizarte-langile lanpostua betetzeko izangaien zerrenda bat eratzeko

Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2019ko urriaren 31n egin bilkuran, Mankomunitaterako gizarte-langile lanpostuaren ordezkapenak egiteko izangaien zerrenda bat eratzeko deialdiaren oinarriak onetsi zituen.

Altsasun, 2019ko azaroaren 15ean.–Mankomunitateko burua, Francisco Javier Paz Miño.

DEIALDIAREN OINARRIAK, ALTSASUKO, OLAZTIKO ETA ZIORDIKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATERAKO GIZARTE-LANGILE LANPOSTUAREN ORDEZKAPENAK EGITEKO IZANGAIEN ZERRENDA BAT ERATZEKO

1. oinarria.–Arau orokorrak.

1.1. Deialdi honen xedea da izangaien zerrenda bat eratzea Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitaterako, gizarte-langile lanpostuetan sortzen diren beharrak betetzeko oposizio-lehiaketa bidez. Zerrenda indarrean izanen da 5 urtez edo beste deialdi bat egin bitartean.

1.2. Hautapen probak eta lehiaketaldiaren balioespena eginen dira, baldintza hauen 6. oinarrian ezarri bezala.

1.3. Kontratua iraungi eginen da hura egitea ekarri zuten arrazoiak desagertuz gero, eta betiere iraungiko da honako arrazoi hauetakoren bat denean:

–Arauzko probaldian betebeharren bat ez-betetzeagatik edo egokitzapen faltagatik.

–Aldi baterako bete nahi den lanpostua behin betiko betetzeagatik.

–Lanpostua amortizatzeagatik.

–Lanpostu horri atxikitzea langile funtzionario edo lan-kontratudun finko bat.

–Irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretuan jasotako beste zenbait.

1.4. Lanaldia zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunak noiznahi aldatzen ahalko du.

1.5. Lanpostuak B mailari dagokion oinarrizko lansaria izanen du, Ordainsarien behin-behineko erregelamenduan ezarritakoari jarraituz, eta onesten diren osagarriak, eta/edo halakorik ezean, administrazio dei-egilearen plantilla organikoan ezarritakoak.

1.6. Eginkizunak beren mailari eta kategoriari dagozkionak izanen dira, oinarrizko gizarte zerbitzuetako lau programetako edozeinetan, bai eta zerbitzuak bete beharreko edozein proiektutan ere.

2. oinarria.–Izangaiek bete behar dituzten baldintzak.

2.1. Deialdi honetan onartuak izateko, aurkezten diren izangaiek, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Europar Batasuneko estatu bateko nazionalitatea izatea edo, Europar Batasunak izenpetu eta Espainiak berretsitako nazioarteko itunak direla medio, langileen zirkulazio librea aplikatzen den eremuko estatu batekoa.

b) Hamasei urte beteak izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko ezarritako gehieneko adina ez izatea.

c) Gizarte Laneko Diplomadun titulua edukitzea, edo dagokion gradu-titulua, edo ofizialki balio berekotzat jotzen den beste titulu bat, edo eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eskuratzeko moduan egotea (hura eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren gordekina aurkeztuz).

d) Bete behar diren eginkizunetan aritzeko adinako gaitasun fisikoa eta psikikoa izatea.

e) Eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitua edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzutik bereizia ez egotea.

f) Euskaraz jakitea, C1 mailaren titulua, EGA edo baliokidea den Hizkuntza Eskola Ofizialeko Gaitasun Agiria aurkeztuz egiaztatua, edo eskatutako hizkuntza eskakizuna duela egiaztatzen duen berariazko probaren bidez, Nafarroako Administrazio Publikoetan euskararen erabilera arautzen duen otsailaren 10eko 29/2003 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraituz.

g) B1 motako gidabaimena eta norbere ibilgailua.

h) Haurrendako eta nerabeendako babes sistema aldatzen duen uztailaren 28ko 26/2015 Legearen arabera, adingabeekin ohiko harremana duten lanpostuetan aritzeko baldintza da epai irmo baten bidez kondenatua ez izatea sexu-askatasunaren eta sexu-ukigabetasunaren aurkako delitu batengatik, ezta gizakien salerosketarengatik ere.

3. oinarria.–Eskabideak eta horiek aurkezteko epea:

3.1. Deialdian parte hartzeko, eskabidea (jatorrizkoa eta kopia) aurkeztu beharko da Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko erregistro orokorrean (Garcia Ximénez kalea, 42, 31800 Altsasu), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako edozein erregistro eta bulegotan, 20 egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Eskaerak deialdi honetan argitaratutako ereduari lotuko zaizkio.

Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

Agiriak aurkezten badira Administrazio Prozeduraren Legeak baimendutako gainerako bideetakoren bat erabiliz, eskatzaileak eskabidea igorri dela jakinaraziko dio administrazio kontratatzaileari posta elektronikoz (ssbaltsasu@ssbaltsasu.eus), eskabideak aurkezteko epearen azken eguna eta ordua baino lehen.

Bi betekizun horiek gabe dokumentazioa ez da onartuko, kontratazio organoak jasotzen badu oinarri hauetan adierazitako epea amaitzeko eguna eta ordua pasatu eta gero.

Dena den, aipatutako epea iragan eta bost (5) eguneko epean dokumentazioa jasotzen ez bada, ez da inola ere onartuko.

3.2. Eskaerarekin batera honako agiri hauek aurkeztuko dira:

a) Nortasun agiri nazionalaren fotokopia.

b) Bigarren oinarriko c) apartatuan eskatzen den titulazio akademikoaren fotokopia.

c) Lehiaketaldian baloratzeko aurkeztu diren merezimenduen ziurtagirien kopiak; eskabidean lehiaketaldirako alegatutako merezimenduak adierazi beharko dira.

4. oinarria.–Izangaien onarpena eta erreklamazioak.

4.1. Eskabideak aurkezteko epea burututakoan, Mankomunitateko buruak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onesteko, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko du.

4.2. Izangai baztertuek hamar egun balioduneko epea izanen dute, behin-behineko zerrenda Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, erreklamazioak aurkezteko eta, akatsik egin badute, horiek zuzentzeko.

4.3. Erreklamazioetarako epea bukatutakoan eta haiek ebatzi ondoan, Mankomunitateko buruak ebazpena emanen du onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko, eta aginduko du Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko. Ebazpen horretan berean zehaztuko da probak non, noiz eta zer ordutan hasiko diren.

5. oinarria.–Kalifikazio epaimahaia.

5.1. Epaimahaia honako kide hauek osatuko dute:

Mahaiburua: Francisco Javier Paz Miño, Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko burua.

Ordezkoa: Naroa Gurmindo Vicente, Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruordea.

Mahaikidea: Arantxa Erbiti Beloki, Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko koordinatzailea.

Ordezkoa:

Mahaikidea: Yolanda Ormazabal, Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko gizarte-langilea.

Ordezkoa:

Mahaikidea: Mankomunitateko langileak ordezkatzen dituen organoak izendatutako ordezkari bat.

Ordezkoa: Mankomunitateko langileak ordezkatzen dituen organoak izendatutako ordezkari bat.

Idazkaria: Altsasuko, Olaztiko eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko idazkaria edo haren legezko ordezkoa.

5.2. Epaimahaiko idazkariak behar diren aktak eginen ditu eta horietako bakoitza sinatu beharko dute mahaikide guztiek.

5.3. Epaimahaia modu baliodunean eratzeko eta jarduteko, beharrezkoa izanen da hura osatzen duten kideen gehiengo osoa bertan izatea.

5.4. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdiko oinarriak ulertu eta aplikatzerakoan sortzen diren arazo guztiak eta, berdinketa suertatuz gero, mahaiburuak kalitateko botoa erabil dezake.

6.–Oposizio-lehiaketaren nondik norakoak.

6.1. Oposizio-lehiaketa bi alditan gauzatuko da, lehiaketaldia lehenbizi eta oposizioaldia gero.

6.2. Oposizioaldia hasi baino lehen euskararen proba eginen dute deialdi honen 2.1.E oinarrian eskatutako ezagutza agirien bidez egiaztatu ez eta proba egiteko nahia adierazten dutenek. Proba horretan bi ariketa eginen dira, idatzizkoa eta ahozkoa, eta horien bidez zehaztuko da izangaia gai den edo ez, C1 hizkuntza mailari, EGAri edo baliokidea den tituluari dagokionez. Proba horiek Sakanako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuko langileek eginen dituzte. Ondotik etorriko dira oposizioko proba berariazkoak. Garaiz jakinaraziko da probak egiteko eguna.

A) Lehiaketaldia.

6.3. Izangaiek aurkezturiko merezimenduak baloratuko ditu epaimahaiak, ondotik heldu den baremoaren arabera baloratu ere. Izangaiek merezimendu guztiak agiri bidez frogatu beharko dituzte, oposizio-lehiaketan parte hartzeko eskabidea aurkezten dutenean, jatorrizko agiriak edo behar bezala egiaztatuak erabiliz. Horrela egin ezean, ez dira kontuan hartuko.

6.4. Merezimenduak (30 puntu gehienez ere).

1.–Laneko esperientzia (24 puntu gehienez ere):

a) Esperientzia gizarte-langile lanean, administrazio publiko batean. 3 puntu emanen dira toki administrazioan, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan lan egindako urte oso bakoitzeko.

b) Esperientzia gizarte-langile lanean, beste edozein administrazio publikotan, 2 puntu, lan egindako urte bakoitzeko. Zatiki bakoitzeko, haren zati proportzionala (dagokion administrazio publikoaren ziurtagiri batekin frogatu beharrekoa, nahitaez).

c) Esperientzia gizarte-langile lanean, administrazio publikotik kanpo. 0,5 puntu, lan egindako urte bakoitzeko (enpresa/entitatearen ziurtagiri baten bidez eta lan bizitzaren bidez frogatu beharrekoa, nahitaez).

Aurkeztu beharreko agiriak: administrazioaren edo enpresaren ziurtagiria.

2.–Prestakuntza (6 puntu gehienez ere).

a) Administrazio publiko batek antolaturiko edo baimenduriko prestakuntza ikastaro gainditu bakoitzeko, eskainitako lanpostuarekin lotura badu:

–30 ordutik gorako ikastaro bakoitzagatik: 0,50 puntu.

–100 ordutik gorako ikastaro bakoitzagatik: puntu 1.

Aurkeztu beharreko agiriak: tituluaren edo ikasketen ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua, zenbat ordukoa den zehazten duena.

6.5. Izangaiek alegatutako merezimenduen gaineko argibideak eta datu osagarriak eskatzen ahalko ditu epaimahaiak, edozein unetan.

B) Oposizioaldia (70 puntu gehienez ere).

6.6. Honako proba hau egin beharko da:

Lanpostuaren inguruko ezaupideei buruzko proba, I. eranskinean jasotako gaiei buruz. Lehenengo proba lanpostuari dagozkion eginkizunekin lotutako test bat izanen da. Bigarren proban, kasu praktiko bat garatu beharko da.

Probak egiteko gehieneko denbora epaimahaiak zehaztuko du, hasi aurretik.

Nolanahi dela ere, testaren gehieneko puntuazioa 20 puntukoa izanen da eta, gainditzeko, gutxienez 10 puntu beharko dira. Kasu praktikoaren gehieneko puntuazioa 50 puntukoa izanen da eta, gainditzeko, gutxienez 25 puntu beharko dira.

6.7. Probaren kalifikazioa bukatuta, epaimahaiak Mankomunitatearen iragarki-taulan jarriko du gainditu duten izangaien zerrenda, lortutako kalifikazioekin.

6.8. Ariketa bakoitzerako deialdi bakarra eginen da. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala edo epaimahaiak nahikotzat jotzen duen beste identifikazio agiri bat aldean dutela agertu beharko dute. Oposiziotik baztertuta geldituko dira agertzen ez diren izangaiak edo aipatu dokumentuetako baten bidez nor diren frogatzen ez dutenak.

7. oinarria.–Epaimahaiaren proposamena.

7.1. Azken proba bukatuta, epaimahaiak proposamena eginen dio administrazio dei-egileari puntu gehien lortu dituen izangaia kontratatzeko.

7.2. Proposamena loteslea izanen da deialdia egin duen administrazioarendako.

7.3. Hautatutako izangaiak astebeteko epean hasi beharko du lanean, gehienez ere, deialdia egiten duen administrazioaren proposamena onartzen denetik eta jakinarazpena egiten zaionetik aurrera. Ez bada hasten, behar adina justifikatutako kasuak salbu, edo lanean hasi eta berriz lanpostua hutsik gelditzen bada, deialdia egiten duen administrazioaren organo eskudunak kontratazioarekin ados dauden izangaiei kontratua egiten ahalko die hurrenez hurren, hautapen prozesuan ateratako puntuazio onenaren ordenari jarraituz, eta horrela, behar den guztietan.

8. oinarria.–Kontratazio zerrenden kudeaketa.

8.1. Kontratazio zerrendek bost urteko indarraldia izanen dute, salbu epe laburragoan agortzen badira edo beste deialdi bat egiten bada.

8.2. Aldi baterako kontratatzeko izangaien zerrenda kudeatzeko arauak.

A) Deia:

Kontratazioa, oro har, zerbitzuaren beharren arabera banakako deiak egin ondotik eginen da.

Izangaiek harremanetarako zenbait telefono, posta helbide edo fax-zenbaki ematen ahalko dituzte, azkar lokalizatu ahal izateko, eta eguneraturik izan beharko dituzte.

Izangaiei dei eginen zaie zerrenda bakoitzean dagoen lehentasun ordenaren arabera. Aurrekoa gorabehera, langileei dei egiterakoan, aintzat hartuko da Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriko 3. apartatuan ezarritakoa (administrazio publikoetan desgaitasunen bat duten pertsonek enplegua lortzeari buruzko maiatzaren 31ko 16/2002 Foru Legean emandako idazketaren arabera).

Lanerako kontratua telefonoz eskaintzen zaion izangaiari hiru dei, bederen, eginen zaizkio emandako komunikazio-bideen bitartez, bi eguneko epean.

Dei bakoitzaren idatzizko oharra eginen da, gorabeherak, eguna eta ordua aipaturik.

Deitutako izangaiarekin harremanetan jartzerik ez bada, zerrendan hurrengoa denari deituko zaio, harik eta eskaintzen diren lanpostu guztiak bete arte.

Deietarako orokorrean ezarritakoa deusetan ukatu gabe, izangai bat, aldi baterako kontratu bat dela bide, lanean ari edo aritu denean eta, kontratua bukatu eta hurrengo 12 hilabetean, udalean lanpostu berdina bete behar baldin bada, Administrazioak izangai berari eskainiko dio kontratua, baldin eta dei egiten zaionean zerrendan libre badago.

Lan-kontratudun batek muzin egiten ahalko dio kontratuari iraupen luzeko beste bat hartzeko, baldin eta haren zerrendaren esparrukoa bada eta hari badagokio ordenaren arabera.

B) Uko egitea:

1. Izangairen batek eskaini zaion lanpostuari uko egiten baldin badio, zerrendaren bukaerara pasako da, ondoko egoera batean dagoela frogatu ezean:

a) Indarrean dagoen izendapen, kontratu administratibo edo lan kontratu batengatik horretara behartua egotea.

b) Aldi baterako ezintasun egoeran badago edo umea izan edo adoptatzeagatik lizentzia badu.

c) 3 urte baino gutxiagoko semea edo alaba zaindu beharrean egotea.

d) Zaindu behar badu bigarren gradura arteko odol edo ezkontza bidezko ahaide bat, adina, istripua edo eritasuna dela kausa bere burua ezin gobernatu duena.

e) Izangaia ezkondu berria bada edo, Bikote Egonkorrentzako Berdintasun Juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Legearen arabera, balio bereko egoeran sartu berria, hori gertatu ondoko edo gertatu aurreko hamabost egun naturaletan uko eginez gero lanpostuari.

Aurreko apartatuan adierazitako egoeretako batean edo kontratazio arloan eskumena duen organoak baloratuko dituen gisako egoeretan daudenek hilabeteko epea izanen dute, uko egiten dioten lanpostua eskaintzen zaien egunetik, hori agiriekin eta modu frogagarrian egiaztatzeko. Hala bada, zerrendan zuten toki berean jarraituko dute.

Artikulu honetako lehenengo apartatuan aipatutako kasu guztietan izangaiek jakinaraziko dute noiz dauden berriz zerbitzurako prest. Horretarako, uko egitea ekarri zuen egoera noiz bukatu den adierazten duten agiriak aurkeztuko dituzte. Jakinarazpen hori egiten ez den bitartean, ez zaie lanposturik eskainiko.

C) Baztertzeak:

Izangaiak honako kasu hauetan geratuko dira deia ekarri duen zerrendatik kanpo:

a) Eskainitako lanpostuari arrazoirik gabe uko egiten badiote.

b) Sinatutako kontratuari uko egiten badiote.

c) Dei egin eta lanpostua onartu ondotik, kontratua sinatzen ez badute.

8.3. Kontratuduna Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean sartu eta bertan kidetuko da; beraz, haren kontu izanen da dagokion kuota eta PFEZaren atxikipena, behar diren kopuruetan.

9. oinarria.–Errekurtsoak.

9.1. Deialdi honen, haren oinarrien eta hura aplikatzeko egintzen aurka, hautara, honako errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurtsoaren xedeko egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

9.2. Kalifikazio epaimahaiaren egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, deialdia egin duen udal organoari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazten denetik hasita.

I. ERANSKINA - GAI ZERRENDA

1.–Abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legea, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa.

2.–Ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretua, Gizarte Zerbitzu Orokorren Zorroa onesten duena.

3.–32/2013 Foru Dekretua, Gizarte Zerbitzuei buruzko Foru Legea oinarrizko gizarte zerbitzuen programa eta finantzaketa arloan garatzeko erregelamendua onesten duena.

4.–Abenduaren 14ko 39/2006 Legea, Autonomia pertsonala sustatzeari eta mendetasun-egoeran dauden pertsonak zaintzeari buruzkoa.

5.–ERSISI proiektua.

6.–Azaroaren 11ko 15/2016 Foru Legea, Gizarteratzeko eta errenta bermaturako eskubideak arautzen dituena.

7.–Apirilaren 25eko 26/2018 Foru Dekretua, Gizarteratzeko eta errenta bermaturako eskubideak arautzen dituena.

8.–Abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legea, Haurren eta nerabeen sustapenari, laguntzari eta babesari buruzkoa.

9.–Urtarrilaren 19ko 7/2009 Foru Dekretua, Haurren eta nerabeen sustapenari, laguntzari eta babesari buruzko abenduaren 5eko 15/2005 Foru Legea hein batean garatzeko erregelamendua onesten duena.

10.–Apirilaren 10eko 14/2005 Foru Legea, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egitekoa.

11.–Gizarte-langileen kode deontologikoa. Gizarte Laneko Diplomadunen Kontseilu Ofiziala.

12.–Nafarroako Foru Komunitatean haurren babesaren esparruko prozeduraren II. eskuliburua.

13.–Otsailaren 8ko 7E/2019 Foru Agindua, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, enplegu sozial babestuko proiektuei laguntzeko xedearekin toki entitateei dirulaguntzak emateko 2019. urteko deialdia onesten duena.

14.–Otsailaren 15eko 1/2011 Foru Legea, mendekotasun egoera aitortzeko prozedura ezartzen duena eta Nafarroan mendetasun egoera balioesteko taldeak eta organoa osatuko dituzten langileen antolamendua, eginkizunak eta araubidea ezartzen dituena. I., III. eta IV. kap.

15.–Mendekotasun egoeran daudenendako eta dibertsitate funtzionala dutenendako prestazioak.

16.–Etxebizitzarako eskubide subjektiborako laguntzak (DAVID, EMANZIPA).

17.–Etxeko laguntza programa ELZ.

18.–22E/2019 Foru Agindua, Larrialdiko laguntzak.

19.–Altsasuko Oinarrizko eskualdean dauden baliabideak, oinarrizko gizarte zerbitzutik kanpokoak.

Oharra: gai guztiak bat etorriko dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean indarra duen legediarekin.

II. ERANSKINA

Eskabide orria (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1914616