233. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEITZA

2019. urteko 4., 5., 6., 7., 8., 9., eta 10. aurrekontu aldaketak. Hasierako onespena

Leitzako Udalak, 2019ko urriaren 29an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen Udalaren 2019. urteko aurrekontu orokor eta bakarraren laugarren, bosgarren, seigarren, zazpigarren, zortzigarren, bederatzigarren eta hamargarren aldaketak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, aurrekontuko aldaketak behin betiko onetsitzat joko dira, aipatu jendaurreko epea iragandakoan.

Leitzan, 2019ko azaroaren 12an.–Alkatea, Mikel Zabaleta Aramendia.

Iragarkiaren kodea: L1914488