233. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Udalak, 2019ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, jarraian ageri den erabakia hartu zuen:

“Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan (1986ko azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretua) xedatuari jarraikiz,

ERABAKITZEN DA:

Lehenbizikoa.–Dedikazio partzialeko araubidea ezartzea Alkatetzaren karguan aritzeko, behar diren ardurak eta egitekoak betetzearren; adierazitako ordainsaria jasotzeko, beharrezkoa izanen da urtean gutxienez 398 orduko dedikazioa izatea Alkatetzaren egitekoetan.

Bigarrena.–Alkatetzaren karguko dedikazio partzial horregatik hilean 640 euro gordineko ordainsaria ematea, gehi kotizazioagatik Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko enpresa kuota.

Hirugarrena.–Ezarritako ordainsaria hamabi hilabete-sari berdinetan banatzea.

Laugarrena.–Erabateko dedikazioa edo partziala esleituta ez duten Udaleko kideek 80 euro jasoko dute parte hartzen duten udalbatzako kide anitzeko organoen saio bakoitzera benetan joateagatik.

Nolanahi ere, udalkide bakoitzak urtean gehienez ere 1.609 euro jasoko ditu dietengatik eta bilkura sariengatik.

Bosgarrena.–Erabakitzea udalkide guztiek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dutela karguan aritzeko egiazko gastuen ordainetan, baldin eta gastu horiek behar bezala baimendu eta justifikatzen badira, eta Nafarroako administrazio publikoetako langileendako urtero ordainsarien arloan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera.

Seigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzea”.

Deikaztelun, 2019ko urriaren 31n.–Alkate udalburua, Mikel Azcona Molinero.

Iragarkiaren kodea: L1914637