233. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR ZENDEA

Zarikiegiko Kontzejuak hirigintzako lizentziak emateko eskumena berreskuratzea

Hirigintzako Informazio Batzordeak 2019ko urriaren 23an irizpena emanik, Udalak, biharamunean eginiko osoko bilkuran, erabaki du, aho batez, Zarikiegiko Kontzejuak planeamenduaren araberako hirigintza lizentziak emateko eskumena berreskuratzea, aldez aurretik Udalaren aginduzko txosten lotesleak beharko direlarik (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 39.1-c) artikulua). Erabakitakoaren eraginkortasun juridikoa baldintzatua dago hura irmoa izateari, eta Kontzejuko Batzarrari ohartarazten zaio hirigintza lizentzien eskaerak eta haiek emateko edo ukatzeko prozedura, eskaerak eskatu zireneko garaian indarra zuten xedapenek arautuko dituztela ordura arte.

Erabaki honen kontra, hautara para daitezke, kasu bakoitzean aipatzen diren epeetan, argitalpen honen egunetik aitzina:

Berraztertzeko errekurtsoa, Udaleko Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean; edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean; edo Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendutako errekurtsoa, bi hilabeteko epean.

Gazolatzen, 2019ko azaroaren 14an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L1914640