233. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

2/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 156. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 12an, aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu bereziak: 1 3121 22106 partida “Desfibriladorea erostea”. Kreditu berezia, 1.900,00 eurokoa. 1 3410 48202 partida “Dirulaguntza Zirauki Kirol Taldeari”. Kreditu berezia, 2.200 eurokoa. Onetsi nahi diren kreditu berezien batuketa 4.100 eurokoa da eta finantzatuko da honako hauen kargura: diruzaintzako gerakin likidoa gastu orokorretarako (1.900 euro) eta 1 3420 22740 partida “Futbol zelaiaren mantentze-lanak” (2.200,00 euro), bertan behera utzi baita.

Ziraukin, 2019ko azaroaren 15ean.–Alkate udalburua, Julio Laita Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L1914631