233. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIRAUKI

2019ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Ziraukiko Udalak, 2019ko urriaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019. urteko plantilla organikoa.

Bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluak 235.ari buruz xedatutakoarekin (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa), onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten bizilagunek edo interesdunek, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Ziraukin, 2019ko azaroaren 15ean.–Alkatea, Julio Laita Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L1914630