232. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 25a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra.
Erreferentzia: 2019-S-136

Izarbeibarko Mankomunitateak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Izarbeibarko Mankomunitatea.

Xedea: Larragako garbigune batetik heldu diren hondakin urak isurtzeko baimena.

Isurketa zein udal-mugartetan eginen den: Larraga (Nafarroa).

Isurketa urtean 6 m³ baino gutxiagokoa izanen da, eta, behin arazturik, lurrean infiltratuko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko urriaren 28an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1914557