232. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRATI HIRI HONDAKIN SOLIDOEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa plantilla organikoan, ordainsarien osagarriei dagokienez. Behin betiko onespena

Irati Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitatearen Batzarrak, 2019ko maiatzaren 23an egin bilkura berezian, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batean onestea entitatearen plantilla organikoaren aldaketa, lanpostuaren ordainsarien osagarriei buruz, lanpostu hauetan: D mailako konpostaje teknikaria, zerbitzu anitzetako enplegatua eta hondakinen bilketa eta garraiorako peoiak. Zehazki, Mankomunitateko plantilla organikoko langileen lanpostuko osagarriaren ordainsariak handitzeko proposamena, barne harturik %35eko lanpostuko osagarria langile hauentzat: hondakinen bilketa eta garraiorako peoiak (D maila), konpostajeko teknikariak (D maila) eta zerbitzu anitzetako enplegatuak (E maila). Behar denean, aldez aurretik onetsitako mailako osagarriaren absortzioa eginen da eta mantenduko dira plantilla organikoan aitortutako gainerako osagarriak, hala:

Aldi baterako lan-kontratudunak:

–Gidariak (4), lanaldi osoan. D maila. Mailako osagarria (%12,00 + %4 + %1,36). Lanpostuko osagarria (%35). Toxikotasuneko osagarria (%10).

–Konpostaje teknikaria (1), lanaldi osoan. D maila. Mailako osagarria (%12,00 + %4 + %1,36). Lanaldiaren luzapeneko osagarria (%10). Arrisku bereziko osagarria (%10). Lanpostuko osagarria (%35).

–Zerbitzu anitzak (1), lanaldi osoan. E maila. Mailako osagarria (%15 + %4 + %1,56). Lanpostuko osagarria (%35). Arrisku bereziko osagarria (%10).

Hasiera batez onesteko erabakia 2019ko 161. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 19an, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatuari jarraikiz, eta ez da alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu. Beraz, deskribatutako plantillaren aldaketa behin betikoa bihurtu da eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Agoitzen, 2019ko irailaren 30ean.–Irati Hiri Hondakin Solidoen Mankomunitateko burua, María Isabel Cañada Zorrilla.

Iragarkiaren kodea: L1914492