232. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, 2019ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateak, 2019ko irailaren 24ko batzar orokorrean hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Mankomunitatearen 2019ko plantilla organikoaren aldaketa, aldi baterako lan-kontratuduna den administrari-ofizialaren ordainsariaren osagarriei dagokienez (4. eranskina). Hasierako onespenaren erabakia 2019ko 205. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 16an, eta jendaurreko epean ez da espedientearen kontrako alegaziorik aurkeztu.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan xedatuari jarraikiz, jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jotzen da Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatearen 2019ko ekitaldirako plantilla organikoaren aldaketa (4. eranskina), jarraian zehazten denaren arabera.

Erripan, Odietako Bailaran, 2019ko azaroaren 11n.–Lehendakaria, Martín M.ª Picabea Aguirre.

4. ERANSKINA

Aldi baterako lan-kontratudunen plantilla organikoa: 2019

Lanpostua: Administrari-ofiziala. Lanpostu kopurua: 1. Maila: C. Sarbidea: OL. Osagarriak: maila, % 12; lanpostua, % 23. Administrazio egoera: Hutsik. Baldintzak: Euskaraz jakitea, B-2 maila. Lanaldi partziala (% 90).

Iragarkiaren kodea: L1914415