232. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BASABURUA IMOTZ UDAL ELKARTZEA

2020. urteko plantilla organikoaren hasierako onespena

Basaburua Imotz Udal Elkartzeak, 2019ko azaroaren 14ko ohiko batzarrean, hasiera batez onetsi zuen 2020. urteko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako plantilla idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Basaburuan, 2019ko azaroaren 15ean.–Lehendakaria, Esther Lakasta Perez Ilzarbe.

Iragarkiaren kodea: L1914600