232. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

2/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Ardoi Kirol Patronatuaren 2/2019 aurrekontu-aldaketaren hasierako onespenaren erabakia 2019ko 208. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 21ean. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

2/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu berezia

1 34100 4800000.–Dirulaguntza familiei: 2.000,00 euro.

FINANTZAKETA:

1 34100 4820000.–Dirulaguntza klub zenbaiti: -2.000,00 euro.

Zizur Nagusian, 2019ko azaroaren 13an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1914513