232. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Ekonomia-jardueren gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea

Vianako Udalak adierazten du heldu den 2019ko abenduaren 31n bukatuko dela ekonomia-jardueren gaineko 2019ko zerga borondatez ordaintzeko epea.

Epe hori iraganik, ordaindu gabe dauden ordainagiriak Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, premiamendu bidez kobra ditzan, Tributuei buruzko Foru Legean ezarritako errekarguekin, aurretik abisurik eman gabe.

Vianan, 2019ko azaroaren 12an.–Alkate udalburua, Mª B. Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L1914459