232. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2019. urtean hilerrian iraungi diren nitxoen
eta lurreko hilobien zerrenda

Noaingo hilerriko hildakoen familiakoei adierazten zaie beren eskura dagoela ehortzi zirenetik -20 urte iragateagatik iraungi diren nitxoen eta lurreko hilobien zerrenda, Noain Elortzibarko Udalaren bulegoetan egon ere (Foruen plaza, 3, Noain), 9:00etatik 14:00etara.

Berrikusteko eta alegazioetarako epea 7 egun baliodunekoa izanen da, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera.

Hilerriko zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean (11. ordenantza) ezarritakoarekin bat, nitxoak berritzeko, gorpuzkinak kolunbarioetara eramateko, hezurtegi komunean ehorzteko eta beste hilerri batzuetara eramateko aukera dute.

Jakinarazpena igorri zaie Noain Elortzibarko Udalean identifikatuta dauden ahaideei.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan.

Noain Elortzibarren, 2019ko azaroaren 19an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1914749