232. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Zuluetako 1. eremuko U.E. 1.2 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Noain Elortzibarko alkateak Zuluetako 1. eremuko U.E. 1.2 exekuzio unitatea urbanizatzeko proiektua hasiera batez onesteko ebazpena eman zuen 2019ko azaroaren 14an. Proiektua Jesús Iribarren Martínek eta Celia Iribarren Martínek sustatu dute.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. eta 134. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Noain Elortzibarren, 2019ko azaroaren 14an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1914660