232. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

7., 8., 9., 10. eta 11. aldaketak 2019ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2019ko urriaren 8an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen entitate honen 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean aldaketak egiteko 07/2019, 08/2019, 09/2019, 10/2019 eta 11/2019 espedienteak.

Erabaki hori 2019ko 212. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 25ean.

Legez ezarritako epea iragan denez inork haren kontra erreklamaziorik eta/edo alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsi da.

1.–07/2019 espedientea: Kreditu-gehigarria, 1.383,03 eurokoa, gastuen 6. kapituluko (“Inbertsio errealak”) partida batean, finantzatuko dena gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin (1.383,03 euro).

2.–08/2019 espedientea: Kreditu-gehigarria, 10.000,00 eurokoa, gastuen 6. kapituluko (“Inbertsio errealak”) partida batean, finantzatuko dena gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin (10.000,00 euro).

3.–09/2019 espedientea: Kreditu-gehigarria 2. kapituluko (“Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak”) gastuen partida batean, 6.140,08 eurokoa, finantzatuko dena gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin (6.140,08 euro).

4.–10/2019 espedientea: Kreditu berezia, 82.029,24 eurokoa, gastuen 7. kapituluko (“Kapital transferentziak”) partida batean, finantzatuko dena diruzaintzako gastu orokorretarako gerakinarekin (82.029,24 euro).

5.–11/2019 espedientea: Kreditu-gehigarria, 8.500,00 eurokoa, gastuen 6. kapituluko (“Inbertsio errealak”) partida batean, finantzatuko dena gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinarekin (8.500,00 euro).

Noain Elortzibarren, 2019ko azaroaren 18an.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L1914657