232. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ITZAGAONDOA

Bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Itzagaondoko Udalak, 2019ko irailaren 24an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batez onestea Bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

2. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onespen hau jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta behin betiko testua emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ardatzen, 2019ko azaroaren 5ean.–Alkatea, Elsa Plano Urdaci.

Iragarkiaren kodea: L1914005