232. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Udalbatzako kideen ordainsariak

Gesalazko Udalak ordainsari hauek erabaki zituen:

Alkateak kalte-ordain bat jasoko du karguan aritzean izandako gastuen ordainetan, gaua igarotzen duen lekutik Muetzen den Ibarreko Udaletxera joateagatik. Horrek behar den atxikipena izanen du.

70 euroko ordainketa osoko bilkuretara joateagatik, gainerako zinegotziek bezala. Horrek behar den atxikipena izanen du. Bi kontzeptuen batuketak ezin du gainditu 708,34 euroko zenbatekoa hilean.

Zinegotziek bilkuretara joateagatik jasoko dituzte ordainak, 70,00 euro bilkurako, atxikipena barne.

Zinegotziek eta alkateak bilkuretara joateko egiten dituzten kilometrajeak ordainduko dira.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Muetzen, 2019ko azaroaren 1ean.–Alkatea, Pedro José Soto Eguren.

Iragarkiaren kodea: L1914604