232. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FONTELLAS

2020ko zerga-tasak, tasen tarifak, prezio publikoak eta gainerako ordainarazpenak. Hasierako onespena

Fontellasko Udalak 2020ko urtarrilaren 1etik aitzina aplikatuko diren tasa, zerga-tasa, prezio publiko eta gainerako ordainarazpenen espedientea onetsi zuen 2019ko azaroaren 14ko osoko bilkuran. Bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearekin eta harekin bat heldu den gainerako legeriarekin, espedientea onetsi eta jendaurrean egonen da Udal Idazkaritzan, 30 egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bidezko interesdunek azter dezaten eta, hala badagokio, erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten jarritako epearen barruan. Halakorik ez bada, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Fontellasen, 2019ko azaroaren 15ean.–Alkate udalburua, Andrés Agorreta Arriazu.

Iragarkiaren kodea: L1914696