232. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Kontratazio publikoaren alorreko eskudantzien eskuordetzaren aldaketa

Alkatetzaren 2019ko azaroaren 13ko 509/2019 Ebazpenaren bidez, honako erabaki hau hartu zen, eta hona hemen hitzez hitz:

“2019ko uztailaren 4an, 282/2019 Ebazpena eman zen, eta haren bidez Lizarrako Udalaren Gobernu Batzarraren esku uzten dira, besteak beste, kontratazio publikoaren alorrean eta indarrean den legediaren babesean Udalbatzako buruari dagozkion eskudantziak, salbu gehienez ere balio zenbatetsia 6.000 euro –BEZa kanpo– .

duten kontratuei dagozkienak. Horien gaineko eskumenak Alkatetzarena izaten jarraitzen du.

Hala ere, Lizarrako Udalaren 2019rako Aurrekontu Orokor Bakarra betearazteko oinarriek 19.3 oinarrian xedatzen dutenez, alkateari dagokio 10.000 eurorainoko kontratuak adjudikatzea.

Azaldutakoagatik, uztailaren 4ko 282/2019 Ebazpena batera dadin aurrekontua betearazteko oinarrietan xedatutakoarekin, eta baliatuz Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluan xedatutakoaren babesean ematen zaizkidan eskumenak, eta bat etorriz 282/2019 Ebazpenean bertan eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 40. artikuluarekin,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Aldatzea 2019ko uztailaren 4ko 282/2019 Ebazpena, zeinaren bidez Lizarrako Udalaren Gobernu Batzarraren esku uzten baitira Udalbatzako buruari dagozkion eskudantziak, kontratazio publikoaren alorrean eta indarrean den legediaren babesean, salbuespena ezarriz gehienez ere balio zenbatetsia 10.000 euro –BEZa kanpo– duten kontratuei dagozkienak, horien gaineko eskumenak alkatearena izaten jarraitzen baitu.

Bigarrena.–Bere horretan uztea 2019ko uztailaren 4ko 282/2019 Ebazpenaren gainerako edukia.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila xedatzea, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.3 artikuluan eta Toki Erakundeen Antolaketa, Funtzionamendua eta Araubide Juridikoaren Erregelamendua onesten duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedatutakoarekin bat. Nolanahi ere, ebazpenak ondorioak izanen ditu sinatu eta hurrengo egunetik aurrera.

Laugarrena.–Ebazpen hau Lizarrako Udalaren Gobernu Batzarrera eta Udal Idazkaritzara igortzea, hura betearazteko behar diren tramiteak abian jar ditzan, eta Osoko Bilkurari jakinaraztea, kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo bilkuran”.

Lizarran, 2019ko azaroaren 14an.–Alkatea, Gonzalo Fuentes Urriza.

Iragarkiaren kodea: L1914598