232. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Eraikingintza-ordenantza orokorra. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak, 2019ko azaroaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Eraikingintza-ordenantza orokorra.

Espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun balioduneko epean, erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ahal daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan xedatuari jarraikiz.

Argitara ematen da, adierazi ondorioak izan ditzan.

Lizarran, 2019ko azaroaren 13an.–Alkatea, Gonzalo Fuentes Urriza.

Iragarkiaren kodea: L1914512