232. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR ZENDEA

15 eta 16/2019 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

2019ko urriaren 28an Ogasuneko Informazio Batzordeak, 2019ko aurrekontu orokor eta bakarrean, agindu zituen honako aurrekontu-aldaketa hauek: 15 zenbakikoa, kreditu-sorkuntzakoa; eta 16 zenbakikoa, kreditu-gehigarrikoa. 2019ko azaroaren 13an egin osoko bilkuran, legeak eskatzen duen gehiengoarekin, hasiera batez onetsi ziren aldaketak. Jendaurrean egonen dira hamabost egun balioduneko epean, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, interesdunek epe horretan aztertu eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten, eta ohartarazten da epe horretan ez bada alegaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betiko bilakatuko dela.

Gazolatzen, 2019ko azaroaren 14an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L1914594