232. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR ZENDEA

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Udalak, 2019ko azaroaren 13an egin osoko bilkuran, legez eskatutako gehiengoa zuela, hasiera batez onetsi zuen, 2020. urterako plantilla organikoa, langileen zerrenda ere barnean duela.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatuari jarraikiz, dokumentazioa Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean egon ere, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Ohartarazten da ezen, aldi horretan alegaziorik aurkezten ez bada, behin betiko onetsiko dela, eta haren laburpena argitaratu eginen dela.

Gazolatzen, 2019ko azaroaren 14an.–Alkatea, Rafael Ansó Ansó.

Iragarkiaren kodea: L1914590