232. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIAURRITZ

Eskuordetzea karriken, hiri barneko bideen eta lorategien
(zolatzea, kontserbazioa eta mantentze-lanak) gaineko eskumenak. Onarpena

Ziaurrizko Kontzejuko Batzarrak, 2019ko urriaren 17an egin bilkuran, udalbatzako kideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoa zuela, honako hau erabaki zuen:

ERABAKIA:

Lehenbizikoa.–Onartzea eskuordetzea Ziaurrizko karriken, hiri barneko bideen eta lorategien (zolatzea, kontserbazioa eta mantentze-lanak) gaineko eskumenak, Ziaurrizko mugarteari dagokionez, honako baldintza hauekin bat:

–Eskuordetzea modu iraunkorrean eginen da, eta 2019ko irailaren 1a izanen da horren efektu-data; noiznahi ere erreboka daiteke.

–Eskuordetzearen edukia, norainokoa eta baldintzak hauek dira:

  • Karriken, hiri barneko bideen eta lorategien zolatzea, kontserbazioa eta mantentze-lanak.
  • Espazio publikoak (hornidurak) eta lorategiak sortzea, eraikitzea, kontserbatzea eta mantentzea.

–Ziaurrizko Kontzejuak eskumen horiek bere gain hartzearen ondoriozko jarduketak finantzatzeko, portzentaje bat izanen du Odietako Udalak trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko udal zergatik jasotako diru-kopurutik, hain zuzen ere Ziaurritzen helbideratutako ibilgailuei dagokienez. Horretarako, Udalak, urtero, behar den diru-kopurua likidatuko du.

Bigarrena.–Erabaki hau Odietako Udalari igortzea.

Hirugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan, bat etorriz 40/2015 Legearen 9. artikuluko 3. apartatuaren edukiarekin (lege horrek tratatzen du Sektore Publikoaren Araubide Juridikoa).

Ziaurritzen (Odieta), 2019ko urriaren 17an.–Kontzejuko burua, Maite Larretxea Zilbeti.

Iragarkiaren kodea: L1914544