232. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

5 eta 7/2019 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2019ko azaroaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokorraren 5. eta 7. aldaketak. Kreditu gehigarriak dira biak ala biak.

Bi aldaketen espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko dira, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Caparroson, 2019ko azaroaren 11n.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L1914414