232. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABREDO

2020rako karga-tasak

Cabredoko Udalak, 2019ko irailaren 13an egin osoko bilkuran, bertzeak bertze, honako hau erabaki zuen:

ERABAKIA:

Lehenbizikoa.–2020ko urtarrilaren 1etik aitzina indarrean egonen diren karga-tasak onestea:

–Ondasun higiezinen gaineko kontribuzioa: %0,35.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Udalaren indizea, 1,1.

Bigarrena.–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko koefiziente eta karga-tasei dagokienez, onestea lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntza sortzen den epearen arabera. Hain zuzen, 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak izanen dira. Karga-tasari dagokionez, balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %15ekoa, alegia.

Hirugarrena.–Erabaki hau iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera. Aitzinetik, eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hala ere, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Cabredon, 2019ko azaroaren 11n.–Alkatea, Aranzazu Fernández Cayetano.

Iragarkiaren kodea: L1914624