232. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Ekonomia-jardueren gaineko 2019ko zerga borondatez
ordaintzeko epea

Berriobeitiko Udalak adierazi du heldu den 2019ko abenduaren 18an bukatuko dela ekonomia-jardueren gaineko 2019ko zerga borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Udalaren web orriaren bidez ordaintzen ahal dira, edo 948 012012 telefonoaren bidez, edo La Caixaren eta Nafarroako Rural Kutxaren edozein sukurtsaletan, dagokion ordainagiria aurkeztuta.

Ordainagiri helbideratuak 2019ko abenduaren 18an kargatuko dira kontuetan.

Epe hori iraganik, ordaindu ez diren ordainagiriek legean ezarritako errekarguak eta interesak sortuko dituzte, eta betearazpen bidez kobratuko dira.

Berriobeitin, 2019ko azaroaren 18an.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1914686