232. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERIAIN

Aldaketa tasa eta prezio publikoetan. Hasierako onespena

Beriaingo Udalak, 2019ko azaroaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ko ekitaldian aplikatzekoak diren tasa eta prezio publikoetan egindako aldaketak.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluarekin bat etorriz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aldaketak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Beriainen, 2019ko azaroaren 18an.–Alkatea, Óscar Ayesa Domínguez.

Iragarkiaren kodea: L1914661