232. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Aldaketa, 2019ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Atezko Udalak, 2019ko urriaren 2an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen 2019ko plantilla organikoaren aldaketa, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanaldia luzatzeari dagokionez, astean 18 ordu eta 30 minutura (%50).

Jendaurrean edukitzeko epea iraganik (2019ko 207. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urriaren 18koa) alegaziorik aurkeztu gabe, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235.ari buruz xedatutakoarekin bat etorriz, horrela aldatu da plantilla, zehatz-mehatz:

Lanpostua: zerbitzu anitzetako enplegatua. Lanaldi partziala: 18 ordu eta 30 minutu astean (lanaldiaren %50). Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Mailako osagarria: %12. Baldintza: B2 edo baliokidea eskatuko da. Egungo egoera: hutsik.

Eritzen (Atetz), 2019ko azaroaren 15ean.–Alkatea, Josemari Larrañegi Tirapu.

Iragarkiaren kodea: L1914602