232. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAS

2020rako karga-tasak

Arasko Udalak, 2019ko irailaren 27an egin osoko bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Lehenbizikoa.–2020ko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten karga-tasak eta tasak onestea:

–Ondasun higiezinen gaineko kontribuzioa: %0,23.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %4.

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko koefiziente eta karga-tasei dagokienez, onestea lurraren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak, balio-gehikuntza sortzen den epearen arabera. Hain zuzen, 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehieneko koefizienteak izanen dira. Karga-tasari dagokionez, balio-gehikuntzaren sortzealdi guztietan karga-tasa bakarra ezartzea: %15ekoa, alegia.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: Udalaren indizea, 1,4.

Bigarrena.–Erabaki hau iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Erabaki honen kontra, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusian dagokion Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita. Aldez aurretik, eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, hala ere, hura eman zuen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

b) Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazpen honen biharamunetik hasita.

Arasen, 2019ko azaroaren 11n.–Alkatea, Marta Ramé Casas.

Iragarkiaren kodea: L1914577