232. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea. 2019ko bigarren seihilekoa

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2019ko abenduaren 24an bukatuko dela hiri-lurreko nahiz landa-lurreko ondasunen gaineko 2019ko bigarren seihilekoari dagozkion kontribuzioaren kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2019ko azaroaren 20an kargatuko dira kontuetan.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira, eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Altsasun, 2019ko azaroaren 8an.–Alkatea, Javier Ollo Martinez.

Iragarkiaren kodea: L1914330