232. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2339/2019 EBAZPENA, azaroaren 12koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, Jorge Santiago López Martínez jauna unibertsitateko irakasle titular izendatzen duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen Gaietarako errektoreordeak 2019ko maiatzaren 20an emandako 824/2019 Ebazpenaren bidez, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deia egin zen.

Ikusirik 2234 zenbakia duen lanpostua betetzeko lehiaketaz arduratzen den batzordeak 2019ko azaroaren 5ean egindako proposamena, Jorge Santiago López Martínez jauna Osasun Zientzien Saileko “Gizarte Psikologia” jakintza-arloko unibertsitateko irakasle titular izendatzearen aldekoa, eta ikusirik interesdunak deialdiaren oinarrietan eskatutako dokumentazioa aurkeztu duela.

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 65. artikuluak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkidaten eskudantziez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Jorge Santiago López Martínez jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko irakasle titular izendatzea. Lanpostua “Gizarte Psikologia” jakintza-arlokoa da, 2234 zenbakia du eta Osasun Zientzien Sailari atxikia dago.

Bigarrena.–Izendapen honek interesduna lanpostuaz jabetzen denean hartuko du indarra, eta betiere gehienez ere hogei eguneko epean ebazpen hau “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Hirugarrena.–Ebazpen honek, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, administrazio bidea agortzen du.

Ebazpen honen aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2019ko azaroaren 12an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F1914684