232. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

2322/2019 EBAZPENA, azaroaren 8koa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, María Isabel Abínzano Guillén andrea unibertsitateko irakasle titular izendatzen duena.

Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen Gaietarako errektoreordeak maiatzaren 20an emandako 824/2019 Ebazpenaren bidez, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deia egin zen.

Ikusirik 5143 zenbakia duen lanpostua betetzeko lehiaketaz arduratzen den batzordeak 2019ko urriaren 11n egindako proposamena, María Isabel Abínzano Guillén andrea Enpresen Kudeaketa Saileko “Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea” jakintza-arloko unibertsitateko irakasle titular izendatzearen aldekoa, eta deialdian ezarritako epea igarota ez denez erreklamaziorik aurkeztu lanpostua betetzeko proposamenaren aurka.

Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 65. artikuluak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkidaten eskudantziez baliatuz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–María Isabel Abínzano Guillén andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko irakasle titular izendatzea. Lanpostua “Finantza Ekonomia eta Kontabilitatea” jakintza-arlokoa da, 5143 zenbakia du, eta Enpresen Kudeaketa Sailari atxikia dago.

Bigarrena.–Izendapen honek interesduna lanpostuaz jabetzen denean hartuko du indarra, eta betiere gehienez ere hogei eguneko epean ebazpen hau “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Hirugarrena.–Ebazpen honek, Unibertsitateei buruzko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4. artikuluak xedatzen duenari jarraikiz, administrazio bidea agortzen du.

Ebazpen honen aurka, zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako Epaitegietan, hilabeteko epean lehenengo kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Iruñean, 2019ko azaroaren 8an.–Errektorea, Ramón Gonzalo García.

Iragarkiaren kodea: F1914685