232. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1572E/2019 EBAZPENA, azaroaren 7koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasun Mentaleko lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.

Apirilaren 6ko 11/1999 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fakultatiboen lanbide karreraren sistema arautu zen. Ondoren, lege hori garatzeko arauak eman zituen abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretuaren bidez, lanbide karreraren ebaluazio batzordeen osaera zehazteaz gain, batzorde horietako kideak izendatzeko bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 17ko 1128E/2016 Ebazpenaren bidez aldatu zen Osasun Mentaleko lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera; batzorde horretako burua eta kideak izendatu ziren.

Aipatu abenduaren 18ko 376/2000 Foru Dekretuaren 15. artikuluak ezartzen duenez, zortzi kidek osatuko dituzte ebaluazio batzordeak: horietako lau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatuko ditu, bat Langileen Batzordeak, eta gainontzeko hirurak dagokion batzorde tekniko asistentzialak.

Ebaluazio batzordeetako kideek arrazoi hauengatik utziko dute kargua: agintaldia bukatzea izendatu zituztenetik lau urte igarota, karguari uko egitea, erretiroa hartzea edo dagokion batzordearen esparruan aritzeari uztea.

Maite Aramburu Urtasun, Elena García de Jalón Aramayo eta Mª José Aibar Luis andreak batzordeko kide izendatu ziren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 12ko 1108/2014 Ebazpenaren bidez; lau urteko agintaldia bete dutenez bidezkoa da haiek ordeztea.

Ana Isabel Salcedo Condón andreak ere bete du bere agintaldia. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 15eko 226/2013 Ebazpenaren bidez idazkari izendatu zen.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Maite Aramburu Urtasun, Elena García de Jalón Aramayo eta Mª José Aibar Luis, Osasun Mentaleko Ebaluazio Batzordeko kideak, kargutik kentzea.

2. Honako hauek Osasun Mentaleko Ebaluazio Batzordeko kide izendatzea, Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta:

Ana Isabel Goñi Labat andrea.

José Antonio Agüero Goñi jauna.

Tomás Fernández Fernández jauna.

3. Ana Isabel Salcedo Condón andrea berriz izendatzea Osasun Mentaleko Ebaluazio Batzordeko idazkari.

Gisa horretan, honako hau da Osasun Mentaleko Ebaluazio Batzordearen osaera:

Batzordeburua: Germán Jusué Erro jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 17ko 1128E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua.

Kontseiluko kideak:

–Sara Chivite Lasheras andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 17ko 1128E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua.

–Miriam Langarica Eseverri andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 17ko 1128E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua.

–Ana Isabel Goñi Labat andrea, Osasun Mentaleko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–José Antonio Agüero Goñi jauna, Osasun Mentaleko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–Tomás Fernández Fernández jauna, Osasun Mentaleko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–José Luis Eslava Lecumberri jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen maiatzaren 17ko 1128E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua.

Idazkaria: Ana Isabel Salcedo Condón andrea.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Hori guztia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluekin bat, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea erabiliz.

Iruñean, 2019ko azaroaren 7an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Ramón Mora Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1914487