232. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1564E/2019 EBAZPENA, azaroaren 5ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Laguntza Espezializatuaren lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen duena.

Maiatzaren 30eko 8/2008 Foru Legearen bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren sistema arautu zen. Ondoren, lege hori garatzeko arauak eman zituen ekainaren 8ko 54/2009 Foru Dekretuaren bidez, lanbide karreraren ebaluazio batzordeak aurreikusteaz gain, batzorde horietako kideak izendatzeko bete beharreko baldintzak ere ezarri ziren.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak uztailaren 25ean emandako 697E/2018 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Laguntza Espezializatuaren lanbide karreraren Ebaluazio Batzordearen osaera aldatu zen, eta batzorde horretako burua eta kideak izendatu ziren.

Aipatu ekainaren 8ko 54/2009 Foru Dekretuaren 9. artikuluak ezartzen duenez, zortzi kidek osatuko dituzte ebaluazio batzordeak: horietako lau Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak izendatuko ditu, bat Langileen Batzordeak, eta gainontzeko hirurak dagokion batzorde tekniko asistentzialak.

Ebaluazio batzordeetako kideek arrazoi hauengatik utziko dute kargua: kide berriak izendatzea, karguari uko egitea, erretiroa edo dagokion batzordearen esparruan aritzeari uztea.

Batzordekide izateari uko egin dio Ana Beamonte Aréjula andreak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 26ko 753E/2015 Ebazpenaren bidez izendatutakoak. Beraz, bidezkoa da hura ordeztea.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ana Beamonte Aréjula andrea, Laguntza Espezializatuko Ebaluazio Batzordeko idazkaria, kargutik kentzea.

2. Mª José Royo Vera andrea Laguntza Espezializatuko Ebaluazio Batzordeko idazkari izendatzea.

Gisa horretan, honako hau da Laguntza Espezializatuko Ebaluazio Batzordearen osaera:

Batzordeko burua: Cristina Prieto Pérez andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 25eko 697E/2018 Ebazpenaren bidez izendatua.

Batzordeko kideak:

–Esther Irigoyen Aznar andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 25eko 697E/2018 Ebazpenaren bidez izendatua.

–Virginia Gárriz Martínez andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 25eko 697E/2018 Ebazpenaren bidez izendatua.

–Eva Vidarte Uriarte andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 9ko 446/2015 Ebazpenaren bidez izendatua, Lizarrako García Orcoyen ospitaleko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–Virginia Vallejos Burgaleta andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 26ko 753E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua, Tuterako Reina Sofía ospitaleko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–Carmen Azcona Gil-Cuartero andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 26ko 753E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua, Tuterako Reina Sofía ospitaleko Batzorde Tekniko Asistentzialak proposatuta.

–Pedro Aicua Zalduendo jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen apirilaren 26ko 753E/2016 Ebazpenaren bidez izendatua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileen Batzordeak proposatuta.

Idazkaria: Mª José Royo Vera andrea.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Ebazpen interesdunei jakinaraztea, eta ohartaraztea ez duela administrazio bidea amaitzen, eta haren kontra gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke, Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita. Hori guztia, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) eta 126.3 artikuluekin bat, eta Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren abuztuaren 23ko 118/2019 Foru Aginduaren bidez egindako eskumenen eskuordetzea erabiliz.

Iruñean, 2019ko azaroaren 5ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Ramón Mora Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1914486