232. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1256/2019 EBAZPENA, azaroaren 8koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafarroako Ospitaleguneko Oineko Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Laguntza Ataleko buru den Gregorio Garralda Galarza jaunaren izendapena luzatzen duena, kargua bitarte baterako esleitu baitzitzaion merezimendu-lehiaketaren bidez.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 2ko 1238/2018 Ebazpenaren bidez, Gregorio Garralda Galarza jauna Nafarroako Ospitaleguneko Oineko Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Laguntza Ataleko buru izendatu zen bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren ondorioz. Urtebeterako izendatu zuten, baina hiru urtez ere egoteko aukerarekin, karguaz jabetu zenetik.

Gregorio Garralda Galarza jauna 2018ko azaroaren 7an jabetu zen postu horretaz.

Nafarroako Ospitaleguneko Zuzendaritza Asistentzialak eskaera egin du Nafarroako Ospitaleguneko Oineko Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Laguntza Ataleko buru den Gregorio Garralda Galarza jaunaren bitarte baterako izendapena luzatzeko, zerbitzuaren beharrak direla eta.

Aurrekoa kontuan harturik, eta Osasuneko kontseilariak irailaren 14an emandako 68/2016 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hartan ezartzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan atal eta zerbitzu asistentzialetako burutzak bitarte baterako betetzeko prozedura, bidezkoa da Gregorio Garralda Galarza jaunaren bitarte baterako izendapena luzatzea, Nafarroako Ospitaleguneko Oineko Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Laguntza Ataleko buru izaten jarrai dezan.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario den Gregorio Garralda Galarza jaunaren bitarte baterako izendapena, merezimendu-lehiaketaren ondoriozkoa, urtebete luzatzea, 2019ko azaroaren 7tik aurrera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Nafarroako Ospitaleguneko Oineko Kirurgia Ortopedikoaren eta Traumatologiaren Laguntza Ataleko buru izaten jarrai dezan.

2. Ebazpen hau Gregorio Garralda Galarza jaunari jakinaraztea, eta Nafarroako Ospitaleguneko Profesionalen Zuzendaritzari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzuari eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko azaroaren 8an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Ramón Mora Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1914450