232. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1216/2019 EBAZPENA, urriaren 30ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Lizarrako Osasun Barrutiko Pediatrako Laguntza Ataleko buru den Gabriel Fermín Durán Urdániz jaunaren izendapena luzatzen duena, kargua bitarte baterako esleitu baitzitzaion merezimendu-lehiaketaren bidez.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen azaroaren 30eko 1404/2018 Ebazpenaren bidez, Gabriel Fermín Durán Urdániz jauna Lizarrako Osasun Barrutiko Pediatrako Laguntza Ataleko buru izendatu zen bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren ondorioz. Urtebeterako izendatu zuten, baina hiru urtez ere egoteko aukerarekin, karguaz jabetu zenetik.

Gabriel Fermín Durán Urdániz jauna 2018ko abenduaren 1ean jabetu zen postu horretaz.

Lizarrako Osasun Barrutiak eskatu du Lizarrako Osasun Barrutiko Pediatrako Laguntza Ataleko buru den Gabriel Fermín Durán Urdániz jaunaren bitarte baterako izendapena luzatzeko, zerbitzuaren beharrak direla eta.

Aurrekoa kontuan harturik, eta Osasuneko kontseilariak irailaren 14an emandako 68/2016 Foru Aginduaren 5. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, hartan ezartzen baita Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan atal eta zerbitzu asistentzialetako burutzak bitarte baterako betetzeko prozedura, bidezkoa da Gabriel Fermín Durán Urdániz jaunaren bitarte baterako izendapena luzatzea, Lizarrako Osasun Barrutiko Pediatrako Laguntza Ataleko buru izaten jarrai dezan.

Irailaren 3ko 171/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren estatutuek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario den Gabriel Fermín Durán Urdániz jaunaren bitarte baterako izendapena, merezimendu-lehiaketaren ondoriozkoa, urtebete luzatzea, 2019ko abenduaren 1etik aurrera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko Pediatrako Laguntza Ataleko buru izaten jarrai dezan.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Gabriel Fermín Durán Urdániz jaunari, eta igortzea Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Lizarrako Osasun Barrutiko Profesionalen Zerbitzura, Langileriaren Prozesu eta Ebaluazio Zerbitzura eta Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko urriaren 30ean.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Ramón Mora Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1913889