232. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

107/2019 FORU AGINDUA, azaroaren 7koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana. Honen bidez aldi baterako ordezkoak izendatzen dira Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko zuzendaritza nagusien eta idazkaritza tekniko nagusiaren titularrentzat.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 16.2 artikuluak ezartzen du departamentuaren titularrak foru agindu baten bidez izendatuko dituela zuzendaritza nagusien eta idazkaritza tekniko nagusiaren titularren ordez aldi baterako ariko direnak, edo zuzenean horien menpe dauden beste administrazio-organo batzuetako titularren ordez aldi baterako ariko direnak, haiek kanpoan direnean, eritasun edo ezintasunen bat dutenean, karguak hutsik daudenean edo abstenitzea edo errekusatzea deklaratuta dagoen kasuetan. Artikulu horren arabera, ordezkotza baliozkoa izateko, ez da derrigorrezkoa izanen Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua izatea, kasu jakin batzuetarako horrela ezarri ezean.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiaren titularra ordeztea.

Kargua hutsik dagoenean, Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiaren titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, zuzendaritza nagusi horren menpeko zerbitzuetan izendatu direnek ordeztuko dute, hurrenkera honetantxe:

a) Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzua.

b) Landa Dibertsifikaziorako eta Garapenerako Zerbitzua.

c) Erakunde Ordaintzailearen Zerbitzua.

2. Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiaren titularra ordeztea.

Kargua hutsik dagoenean, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiaren titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, zuzendaritza nagusi horren menpeko zerbitzuetan izendatu direnek ordeztuko dute, hurrenkera honetantxe:

a) Nekazaritza Zerbitzua.

b) Abeltzaintza Zerbitzua.

c) Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzua.

3. Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren titularra ordeztea.

Kargua hutsik dagoenean, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, zuzendaritza nagusi horren menpeko zerbitzuetan izendatu direnek ordeztuko dute, hurrenkera honetantxe:

a) Biodibertsitatearen Zerbitzua.

b) Basoen eta Ehizaren Zerbitzua.

c) Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua.

d) Ingurumen Kudeaketaren Kalitatearen eta Zaintzaren Zerbitzua.

4. Idazkaritza Tekniko Nagusiaren titularra ordeztea.

Kargua hutsik dagoenean, Idazkaritza Tekniko Nagusiaren titularra kanpoan denean eta eritasun edo ezintasunen bat duenean, Idazkaritza Tekniko Nagusiaren menpeko atalen titularrek ordeztuko dute aldi baterako, hurrenkera honetantxe:

a) Landa Garapenaren, Nekazaritzaren eta Abeltzaintzaren Araubide Juridikoaren Atala.

b) Ingurumenaren Araubide Juridikoaren Atala.

c) Aurrekontuen Kudeaketarako Atala.

d) Informazioa Kudeatzeko Atala.

e) Langileriaren eta Herritarren Arreta emateko Atala.

f) Baliabideen Kudeaketarako eta Laguntza Teknikorako Atala.

g) Landa eta Ingurumen Estatistikaren Atala.

5. Ordezkotzen izaera.

Foru agindu honetan aipatzen diren ordezkotzak orokorrak dira eta ordezten diren organoen eskumen guztietarako ezarri dira, kasu jakin baterako ordezkotzak galarazi gabe, eta ordezkoen aldi baterako ezintasunaren ondoriozko ordezkotzak galarazi gabe ere.

6. Ordezkotza bidez ematen diren ebazpenetan eta egintzetan, inguruabar horren berri eman beharko da, eta zehaztuko da nor den organoaren titularra eta nor den titular horren ordezkotzan diharduen pertsona.

7. Foru agindu honek sinatzen den egunetik hasita izanen ditu ondorioak.

8. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko azaroaren 7an.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Itziar Gómez López.

Iragarkiaren kodea: F1914442