232. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

64E/2019 FORU AGINDUA, azaroaren 8koa, Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak emana, kargutik kentzen duena José Miguel Herrán Azanza jauna, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Ekonomia Aferetarako Bulegoko burua, berak hala eskatuta.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, hirugarren xedapen gehigarriko 2. apartatuan, xedatzen du bitarte baterako bulegoburutzak indarrik gabe uzten ahal dituela libreki erabaki hori hartu zuen organoak berak.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleitutako eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Kargutik kentzea José Miguel Herrán Azanza jauna, Idazkaritza Tekniko Nagusiko Ekonomia Aferetarako Bulegoko burua, berak hala eskatuta. Kargu-uzteak azaroaren 11tik aurrera ditu ondorioak, kargu horretan aritzen den azken eguna baita.

2. Foru agindu hau Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko Departamentuko Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko azaroaren 8an.–Herritarrekiko Harremanetako kontseilaria, Ana Ollo Hualde.

Iragarkiaren kodea: F1914402