231. ALDIZKARIA - 2019ko azaroaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURGIKO, BIDANKOZEKO ETA GARDEKO UDALEN BATASUNA

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Burgiko, Bidankozeko eta Gardeko Udalen Batasunak, 2019ko urriaren 22an egin batzarrean, hasiera batez onetsi zuen 2020ko plantilla organikoa.

Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Burgin, 2019ko urriaren 22an.–Batzarburua, José Javier Echandi Sarriés.

Iragarkiaren kodea: L1914352